Basoan pozik

Ikasturte honetan gure eskolako txikienek basoan primeran pasatzen dute. Orain arte Elizegi atzealdeko basoan ibili izan dira eta azken egunean elurretan ibiltzeko zoramena izan zuten. Orain berriz Leteberrikoen lurretan dagoen baso batera doaz. Orain dela hiru bat aste gurasoek auzolanean garbitu zuten eta atzo estreinatu zuten. Bueltan Leteberriko Gregoriorekin egin zuten topo eta esker beroa eman zioten. Bertsotan gainera, gure eskolan praktikak egiten ari den Haritz Mujikak bota zion esker oneko bertsoa.
Gozatuz pasatzen dute ostirala gure txikiek eta asko ikasten ari direla ziur gaude.

Kategoria: Ikasleen txokoa Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat Basoan pozik-ri

  1. egilea: Nagore Arizeta

    Kaixo. Ze poza lokatzetan disfrutatzen ikusteaz txikitxoak. Eta gainera bertso eta guzti

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude