ESKERRIK ASKO ELENI!!!

Urriaren 12an Otsamendin bazkaldu genuen azkenekoz. Mila esker Eleni urte guzti hauetan zehar prestatu diguzun janari bikainarengatik!!!

BERTSOA

Kroketa ederrak, zopa mundiala
izugarria arroza
haragi xerrak eta arraina
dena haurrentzat aproposa
zuk erakutsi diguzu janaz
egin daitekeela goza
orain hartzazu gure eskerra
gure aurpegiko poza (bis)

Urte pila bat pasa ditugu
guk Otsamendin bazkaltzen
gure etxean bageunden gisan
bazkal giroaz gozatzen
jaso itzazu opari hauek
jarrai gutaz akordatzen
zuk eman diguzun maitasuna
ez baita Eleni bukatzen (bis)

Kategoria: Ikasleen txokoa Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude