EUSKARAREN EGUNA OSPATZEN

Euskaraldiak iraun zuen egun bakoitzeko, berau irudikatzeko letrak eta zenbakiak sortu genituen gure gorputzekin. Honela, prozesua hasi eta 11 egun geroago, “Euskaraldia” hitzaren azken letra irudikatzearekin batera, Euskararen Eguna ere ospatu genuen.
Horretarako 4 gune sortu genituen:

Jolas Kooperatiboak – Frontoian
Esku-lanak – HH 4-5 gelan
Ipuin Kontalariak – HH 2-3 gelan
Dantza – LH 4-5-6 gelan

Zirkuito bat eginez, goiz osoan zehar gune guztietatik pasatzeko aukera izan genuen.
Azkenik, eguna borobiltzeko, arratsaldean “aho bizi, belarri prest” dantzatu genuen gurasoen aurrean. Egun polita benetan.

Kategoria: Ikasleen txokoa Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude