GAINDITZENEKO KIDEEN BISITA

Aste honetan, astearte arratsaldean Gainditzen elkarteko partaideen bisita izan genuen. Elkarte hau Tolosaldeako eta Goierri aldeko pertsona gorrek osatzen dute eta egun hauetan urteroko sentsibilizazio kanpaina ospatzen ari dira.

Elkarte hau duela 15 urte sortu zen eta lan handia ari dira egiten gai honen sentsibilizazioan. Hori dela eta eskolaz-eskola eta herriz-herri ibiltzen dira urtean zehar pertsona gorren egunerokotasuna nolakoa den kontatuz. Entzuten dutenentzat hain arruntak diren gauzak oso desberdinak izan baitaitezke gorrak direnentzat.

Ordubete iraun zuen saioan, zeinu hizkuntzan ipuin bat, alfabetoa, koloreak, izenak nola esan, txaloak nola jo, eskerrak nola eman eta egunerokotasunean dituzten zailtasunez aritu ginen hizketan. Keinu asko berehala ikasi zituzten zenbait ikasleek. Atera genuen ondorioa zera izan zen, guztiok ikasi beharko genukeela hizkuntza mota hau mundua denen artean eramangarriagoa egin dezagun.

Eskerrik asko etortzeagatik Julian eta Mariari!

Kategoria: Azken sarrerak, EKINTZAK, Ikasleen txokoa, Lehen hezkuntza Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude