ZUHATZARA IRTEERA


4-5-6 mailakoak Zuhatzan izan gara Berrobiko eskolako 3-4-5-6 mailakoekin batera. Uhartea oso handia da, 10 kanpamendu daude eta gurea 2.a izan da. Eguraldia lagun, ekintza ugari egiteko aukera izan dugu, hala nola, itsasontzian nabigatu, paseatu, frontoian jolastu, eskalatu, karramarroak harrapatu, gabarroitik uretara salto egin eta batez ere uretan jolastu. Hori guztia gutxi balitz, piraguetan, “optimist” (belauntzi txikiak) eta pedaloetan aritzeko aukera ere izan dugu. Errepikatzeko modukoa!

PLANGINTZA

Irailaren 27a (osteguna)

8:30 – 10:30: Autobusean txintxo-txintxo.

11:00 – 12:00: Itsasontzian zuhatzako lakua zeharkatu genuen. Iritsi bezain laster monitore batek Zuhatza zaintzeko arauak azaldu zizkigun. Beranduago logeletara joan ginen motxilak uztera. Gure kanpamentuan egurrezko bost etxetxo zeuden, horietako bi Alkizakoenak, beste bi Berrobikoenak eta azkenekoa irakasleentzako.

12:00 – 13:00 Ginkana bat egin genuen irla ezagutzeko.

13:00 – 14:15: Denbora librea.

14:15 – 15:15: Bazkaltzera joan ginen.

15:15 – 16:00: Denbora librea.

16:00 – 17:30: Gabarroian eta uretan jolasten aritu ginen.

17:30 – 19:00: Bi ekintzen artean aukeratu genuen (piragua edo optimist).

19:00 – 20:30: Dutxetara eta gero denbora librea.

20:30 – 21:30: Jantokira joan ginen afaltzera.

21:30 – 23:30: Parranda pixka bat egin genuen.

Irailaren 28a (ostirala)

9:15 – 10:15: Gosaltzera joan ginen.

10:15 – 11:15: Hiru ekintzen artean aukeratu genuen (piragua, optimist edo pedaloak).

11:15 – 13:15: Dutxetara joan ginen eta maletak prest utzi genituen jantoki ondoan. Ondoren denbora librea.

13:15 – 14:15: Bazkaltzera joan ginen.

14:30 – 14:45: Barkuan lakua zeharkatu genuen.

14:45 – 16:30: Bueltako autobusa.

Kategoria: Ikasleen txokoa Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat ZUHATZARA IRTEERA-ri

  1. egilea: Aitziber Ayensa

    Aúpa zuek!
    A ze inbidia! Ikusten da ederki gozatu zenutela.Gainera eguealdiak lagunduta.Jarraitu gozarán dituzuen aukera polit hauetzez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude